Fa Txistua
Itxondoba modeloa65 € (BEZ barne)
- TonuaFA
- MaterialaPLA
- Egitura3 pieza
- Pisua150 g PLA
- Estutxea25 × 17 × 8 cm
- OsagarriakBokila garbitzekoa, afinazio anila eta gida
3D inprimaketaz egindako txistuak. Diseinu zaindua eta afinazio doitua.
Ikus modeloak →Lokizen magalean, Lana ibar itxian, Ulibarri herrixkak miresmenez behatzen du "la peña"-ren profil dotorea.
Hegi hau haritz eta pagoen berde-horiekin nahasten da, ziertzo-doinu zaharraren pentagrama zizelkatuz.
Ulibarri txistuek aire hauek jaso eta melodia beti berrietan bihurtzen dituzte.
Ideia inspiratzaile hau Adimen Artifiziala lagun daukan optimizazio lan konplexu batean gorpuzten da, tresnaren geometria berrien bila, afinazio doituago bat eta prestazio hobeak eskaintzeko xedez
Abangoardia eta tradizioaren arteko besarkada, honatx Ulibarri txistuen esentzia
Modelo guztiak hiru piezatan eginda daude. Estutxe batean eta osagarriekin entregatzen dira.
65 € (BEZ barne)
Bidean diren modeloak eta material berriak. Baten bat begiz jota baduzu, adierazi ezazu eskaera formularioan eta informazio gehiago jaso ahalko duzu
Probatze fasean.
Pieza bakarrean. Jotzeko prest. Probatze fasean.
Modelo guztiak ABS-n eskuragai: Sendoagoa eta beroaren aurkako erresistentzia hobea. Tarifa ezberdinak izango dira.
Demoa · Itxondoba
Prozesua · CADetik soinura
Iruñea · Lantegia
Kaixo, Urtzi Iraizoz Remiro naiz. Txistularia, irakaslea eta diseinatzailea, Iruñean lanean.
Jakin minak Harmoniako irakasle gisa Pablo Sarasate kontserbatorioan daukadan lana aldi baterako uztera eraman ninduen. Urte betez automatizazioaren munduan lan egin ondoren eta UNEDeko matematiketako graduan ikasitakoa oinarri hartuta, optimizazio prozesu bat garatu dut, txistuaren geometria eta soinua harremantzen dituena. Algoritmo modernoenak lagun, milaka instrumentu birtual probatzen ditut bilatzen dudan horrekin jo arte.
3D inprimateka da kate luze honetako azken katebegia: egunetik egunera gehiago txunditzen nauen mundua gure tresnari eskaintzen dizkion aukerengatik
Zure txistua enkarga dezakezu eta prest dagoenean transferentzia bidez ordaindu. WhatsApp edo formulario bidez jar zaitezke nirekin harremanetan. Beste edozertarako bitarteko berak erabil ditzakezu: Beste kolore batzuetan inprimatzea, hainbat ale erosteagatik deskontuak, pieza solteak eskuratzea, diseinu personalizatuak...
Lantegian: Iruñean, hitzordu eskaturik. Doan.
Bidalketa: Penintsula osoan eta EBn. Bidalketa-gastuak prezioan gehitzen dira erosketa unean.